Lasarte-Oriako Musika eskolak Musika eskolak Haitiren alde egitasmoan parte hartuko du larunbata honetan Lezon.
Musika eskolako trikitilariak 12:00etan hasten den kalejiran ikusteko aukera egongo da, baina ekitaldi nagusia Gipuzkoako Musika Eskoletako abesbatzak batzen dituen kontzertua izango da Saldise plazan. Oscar Estangaren zuzendaritzapean, abesti herrikoak eskainiko dituzte, hala nola, Xarmangarria zira, Agurra, Axuri Beltza edo Andre Madalen.
Ekintza Lesoinu programazioaren barruan dago kokatua, eta Haitirentzako laguntza Gurutze Gorriak bideratuko da.
Lasarte-Oriako Udal Musika eskolak gonbitea luzatzen die herritarrei Lezon goiza pasa eta Haitiko herriari elkartasuna adierazteko aukera paregabea delako.