[i]Elkartuz[/i] Lasarte-Oriako Herritarren Plataformaren egitasmo berria

Txintxarri 2010eko martxoaren 8a

Lasarte-Oria Herritar Plataformak herritarren errealitatera hurbildu nahian, proiektu berri bat aurkeztu du Elkartuz.
Proiektu honen helburua, herriko elkarteek dituzten arazoak jakin eta horiek konpontzen laguntzea da.
Plataformak jakin arazten duenez, “auzoz auzo jarritako standak izan zuen harrera ona ikusirik, beste pauso bat ematea erabaki dugu.”
“Plataformak asoziazionismoan uste osoa du. Hori baita, erantzun kolektiboaren bidez, indarrak batu eta idealak elkarbanatzeko modua, baita gizartearen isla den eta jarraipena duen herritarren partaidetzarako tresna ere,” adierazten dute.

Herriko elkarteekin batu

LOHP alderdiak “garrantzia handia ematen die talde ekimenei”, horregatik Plataformak ez duela elkarteekin banaka haien arazoez hitz egingo zaaldu du.
Herriko arazoak antzeko ekintza duten elkarteekin jorratuko dituzte eztabaida gune desberdinetan.
“Elkarte hauek autoritate eta tokiko-erregimena, erabiltzaile, herri ohitura eta, kasu batzuetan, azpiegiturak ere berdinak dituzte, beraz, arazoak eta horien konponbideak ere berdinak izan daitezke,” adierazi dute.
Lehenengo bilera, ostegunean martxoaren 4an, egin zuten auzo elkarteekin.
Hurrengoak, jakin arazi dutenez, besteak beste, kirol elkarteekin, elkarte kulturalekin edo gastronomikoekin egingo ditu Plataformak.