Antolatzaileek azaldu digutenez, "Ainhoa Merzero sopranoari esker, lortu dugu Robert Expert-ek Lasarte-Orian kontzertua ematea. Donostiako Francisco Escudero kontserbatoriora ikastaro bat ematera dator eta kontzerturen bat eskaini nahi zuela aipatu zigun Ainhoak. Guk ez genuen aukera galduko".
Era berean, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Lasarte-Oriako Udalari pianoa uzteagatik.
Kontzertua
Alberto Saez Puente piano jolearen eta momentu batzuetan Ainhoa Merzero sopranoaren laguntzaz, Frantziako abesti herrikoiak, zein egile handien abesti eta opera desberdinen zatiak eta duetoak eskainiko ditu.
Brigitarren komentura hurbilduko direnek, Haendelen Julio Cesar en Egipto operako zatiak, J.S.Bachen La pasión según San Juan-ekoak edo H. Purcellen Sound of trumpet entzungo dituzte kontra-tenore honen ahotsean.
Robert Expert
Pariseko Goi mailako Musika kontserbatorio nazionaleko lehen saria eskuratu zuen Robert Expertek.
Estatu frantsesean hainbat sari lortu ditu kontra-tenoreak, baita nazioarteko beste lehiaketetan ere, hala nola, Milango Scalako As.Li.Co.
Operak, pasioak, abesti barrokoak, zein XVI eta XVII. mendekoak eskaini ditu abeslari frantsesak mundu osoko antzokietan.
Irakaskuntzan ere dihardu. Irakaslea da Bobignyko kontserbatorioan eta Pariseko Goi mailako Musika kontserbatorio nazionalean. Espainian ikastaro ugari eskaini ditu.