Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elurra iragarria zegoen astelehenerako, eta horrela izan zen, astelehenen goizean jaiki eta gure herria eta inguruko mendiak zuri zeuden. Igande gauean elurra egin eta goizean, zentimetro batzuetako geruza zegoen kalean. Errepidean ez zuen arazorik sortu. Etxeko txikien gozamenerako eskolarako bidea elur bolak botatzen egin zuten, ez ordea buelta, goizean zehar elur gehiena urtu egin baitzen. Gau aldera ez zen elurtearen arrastorik geratzen herrian.