Asteazkenean, Lurreko Telebista Digitalari buruzko informazio puntu mugikorra iritsi zen herrira, Brigitarren komentu ondora.
Informazio puntu honetan igorpen analogikoen etetearen berri eman zitzaien herritarrei. Era berean, modu errazean teknologia berriari nola egokitu azaldu, TDTak eskaintzen dituen abantailak ezagutu eta beren dudak argitu zituzten puntu mugikorrera hurbildu ziren lasarteoriatarrek.
Hala ere, gaiari buruzko edozein zalantza izanez gero, 901 201 004 telefonora deitu edo www.televisiondigital.es web orrialdean aurkitu daitezke erantzunak.
Ekimen hau TDTrako Trantsiziorako Plan Nazionalaren baitan dago eta Telekomunikazioen eta Informaziorako Gizartearen Estatuko Idazkaritzak aurrera daraman komunikazio akzioetako bat da.