Gizartean, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun ugari ikusten ditugu oraindik ere. Askotan, diskriminazio hau pantaila handira eraman izan ohi da emakumeak urteen poderioz jasan dituzten egoera sexistak erakusteko eta eragiteko.
"En tierra de hombres" filma dugu horren adibide garbia. Charlize Theronek pertsonai nagusiaren papera betetzen du. Senargabeko ama da, gizon ezberdinekin bi seme alaba izan ditu. Lehenengo semea bortxaketa baten ondorioz etorri zen mundura, bigarrenaren aitak, protagonistari tratu txarrak eragiten dizkio. Bizitza gogorra jasan du emakume honek, gainera, burdin meategi batean hasiko da lanean, bere bi seme-alabak aurrera ateratzeko. Gizonak nagusi diren lanbide honetan jasan behar dituen jazarpenen berri ematen du Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen lan honek.
Filma ikusi eta gero, emakumearen egungo egoeraz aritu ziren. Egoera berdintasunerantz bideratu bada ere, oraindik gauza asko egin eta bidegurutze asko zeharkatu behar direla aipatu zuten bertaratutako emakume guztiek. Era berean, egun oraindik gizonak emakumearen gainean boterea daukala argudiatu zuten.
Bazterketa
Diskriminazioa argi eta garbi somatu daitekeela ere aipatu zuten; emakumeak gutxiago kobratzen du eta euren lana ez da aintzat hartzen. Kirol munduan ere emakumearen presentzia handitzen badoa ere, komunikabideetan ez da horrelakorik islatzen. Berdintasunera iristeko asko geratzen da, eta filme honek ederki aski agertzen du emakumearen jazarpena, bizitzaz beteriko filma bezala deskribatu zuten.
Filmeaz aparte, emakumearen egunerokotasunaz aritu ziren. Askotan etxeko lanak egiterakoan, gizonezkoei "laguntza" eskatzen zaiela, emakumeak gure gain hartzen ditugulako lan horiek. Baina berdintasunera iristeko, etxeko lanak bionak direla argi geratu behar da, inork ez duela bestea laguntzen, bien betebeharrak direla. Halaber, feminismo eta matxismoaz aritu ziren, biak intolerantzia muturrak direla aipatuz, “berdintasuna da helmuga eta ez feminismoa, emakumea ez da gizonaren gainean jarri behar”.
Murala
Emakumearen egunean, goizean ere ekintzak antolatu zituzten. Zentro Zibikoan elkartu ziren herriko emakume asko egunkarietan agertzen diren lan eskaintzei eta iragarkiei erreparatzeko eta genero ezberdintasunak aztertzeko. Asko dira oraindik agerian geratzen direnak.
Lan munduan postu inportanteenak gizonezkoei helarazten zaizkie, eta hori aldatzeko bideari ekin behar zaiola uste dute. Era berean, iragarkietan emakumearen presentzia handia eta anitza bada ere, gehienetan objektu sexual moduan erakusten zaigula. Gizartean, oraindik aldaketa sakonak eman behar direla ere argudiatu zuten.
Mural eta collage bat ere egin zituzten bertaratutako emakumeek. Martxoaren 8a gogoratu nahi izan zuten eta Zentro Zibikoaren atean jarri, bertatik pasatzen den edonor ikusi, eta eguna inork ahaztu ez dezan. Mural horren lanketan, Jesus Maria Zaballos alkatearen eta Zerbitzu Sozialeko presidentea den Lourdes Acevedoren laguntza izan zuten.
2010eko Lilatoia
150_Pérez Benito, Ainhoa_26:54;
273_Pablo Aulès, Montse_28:33;
475_Olaso Espeso, M.C._30:49;
489_Hz. García, Jone Miren_30:55;
495_Jimenez Iñigo, Goyi_30:59;
513_Lorenzo Borda, Elixabete_31:14;
543_Rodriguez Arrizabalaga, L._31:27;
545_Herrero Cuesta, Laura_31:27;
546_Yarza Maiz, Ana_31:27;
548_Larrañaga Manso, Begoña_31:27;
567_Iturbe Urretabizkaia, Ainara_31:44;
611_Bizarro Garcia, Susana_32:04;
656_Calmaestra Zora, Cristina_32:27;
885_Perez Brit, Arantxa_33:55;
889_Tobajas Tobajas, Marijose_33:58;
1064_Larriba Arretxea, Maider_35:17;
1066_Segurola Dorronsoro, M._35:17;
1069_Larriba Arretxea, Nagore_35:18;
1133_Errasti Larrauri, Ester_36:05;
1151_Villalobos Oruezabal, L._36:25;
1168_Galardi Mendiluze, Ainhoa_36:57;
1169_Sukuntza Eizmendi, B._36:57;
1187_Cazorla Silva, Uxía_37:23;
1188_Dominguez Anton, Gema_37:24;
1198_Rey Prieto, Natalia_40:12;
Junior maila
38_Juaristi Zabala, Miren_27:26
Beteranoen maila
7 _De Celis Baños, Teresa_22:52;
98_Ojanguren Eugeni_29:32;
99_Zubillaga, Arantxa_29:32;
131_Vicente Sanchez, Rocio_30:57;
147_Alzola Elizondo, Irune_31:26;
261_Dorronsoro, Iñake_36:07