Geltoki kaleko bizilagun talde baten kexa jaso dugu Okendo plazako lanak direla eta.
Astearte iluntzean (martxoaren 9an) udaltzainei deitu eta lana geratu zuten, Okendo plazako pareta botatzen ari baitziren eta ez zituzten neurri minimoenak ere hartu. Botatzen zuten bitartean hondakinei ez zieten urik bota eta hauts asko arrotu zuten. Udaltzainei deitu zieten bizilagunek eta lana geratu zuten neurriak hartu harte.
Bizilagunek ez dute obra gelditzerik nahi, lehen bailehen bukatu dezatela baizik, baina posible den kasuetan, neurriak hartu ditzatela eragin kaltegarriak gutxitzeko. Bizilagunak errespetatzeko eskatu dute.