Markeliñe antzerki taldeak Jose Saramago idazle portugaldarraren Uharte ezezaguna ipuin laburrean oinarritutako lana antzeztuko du bihar arratsaldeko 18:00etan Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan.
Ikuskizuna haurrei zuzendurik dagoen arren, helduak ere harrapatzea du helburu. Izan ere, antzerki taldearen proposamenak ipuinaren jatorrizko testu poetiko-filosofikoa garatzen du eta amets egiteko eskubide ukaezina eta gure etorkizuna garatzeko gaitasuna dira ipuin honek jorratzen dituen gai nagusiak.
Obra hau, emakume batek erreginari uharte ezezaguna aurkitzeko barku bat eskatzen dionean hasten da. Erreginak irla guztiak mapetan daudela erantzuten dio, baina neskak bereari eutsi eta erreginak barkua ematen dio. Abentura pila biziko ditu Uharte ezezagunaren bila.
Arratsalde paregabea igaro, bidai honetan murgildu eta istorioaz gozatzeko aukera dago, beraz, bihar. Sarrerak 3, 15 euro balio ditu.