Lasarteoriatar batek aurreko asteburuko kinielan hamabost partiden emaitzak asmatu zituen zutabe batean eta hamalau bestean. Horri esker, 547.607 euroko saria eskuratu zuen.
Apostua Largoenea kalean dagoen Arkupe tabernan egin zen eta bertako jabea, Javier Gomez oso pozik agertu zen saria bere tabernan suertatzeagatik.
Adierazi zigunez, sariaren onuraduna ohiko bezeroa da eta zortzi zutabeetako kiniela soila egiten du, hau da, lau euro jokatzen dituela.
Honetaz gain, lehenengo aldia du kinielan honelako saria ematen duena, hala ere, “beste jokoetan ere saria handiak” eman dituela aipatu digu.