Lan istripuen salaketa egin zuen LABek

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 12a

Astearte arratsaldean, LAB sindikatuak deituta, hainbat herritar bildu ziren Lasarte-Oriako udaletxearen aurrean. Lan istripurik ez, erantzunik gabe! lelopeko pankartarekin, lan istripuak salatu zituen sindikatuak eta enpresek eurengan erantzukizunik ez hartzea ere bai. Salaketa lehengo ostiralean, martxoaren 5ean, Lasarte-Oriako herritar baten heriotzari erantzuteko modua izan zen. Izan ere, lasarteoriatarra Alegian lanean ari zela horma batetik jausi eta ospitalean hil zen.