Haurren hezkuntzari buruzko hitzaldi sorta guraso eta hezitzaileentzat

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 14a

Seme-alaben hezkuntza eta haien hazkuntza fisikoa, nahiz emozionala dira gurasoen lehentasunetako bat.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitate, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Departamentuak aurreko urteetan bezala, 7 urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzenduriko urte osoko hitzaldi zikloa antolatu du.
Ohi bezala, hitzaldiak psikologia eta hezkuntza adituek eskainiko dituzte hala nola, Helena San Pedro psikologoa. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan izango dute leku eta, orduari dagokionez, arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Hitzaldiak

Era honetara, asteazkenean hilaren 17an izango da lehenengo hitzaldia Nola aurre hartu gure seme-alabekin etorkizunean izan ditzakegun arazoei; apirilaren 20ean Erakutsi behar al zaie seme-alabei konpartitzen?; maiatzaren 6an, Gatazka bat sortu da, eta helduok zer egiten dugu? gaia jorratuko da eta ekainaren 8an Zigortzea beharrezkoa al da hezteko?
Udako oporren ostean, irailaren 14an, Eskola/familia interakzioa gaia izango da hizpide; urriaren 7an, Hitz egin dezagun galeraz eta doluaz haurrekin ere; azaroaren 16an, Garapen psikoafektiboa. Haurren emozioa eta pentsamendua izango da eta abenduaren 14an, Haur tiranoak gaia jorratuko dute.