Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren baitan Lasarte-Oriako Udalak duen Plazaolako landa-parkearen partehartze prozesuari hasiera eman zitzaion ostegunean Manuel Lekuona kultur etxean.
Saioa honetan bi taldeetan, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, proiektuari buruz herritarrek dituzten beldurrak, zalantzak eta proposamenak entzun ahal izan ziren.
Hurrengo bilerarako eskaerak ere egin ziren besteak beste, Udaleko ordezkariren bat egotea edo eremuko landa eta fauna zein den jakitea horiek babesteko.