Ipuinak eta algarak Kike Biguriren esku

Txintxarri 2010eko martxoaren 15a

Kultur etxeko kafetegira ostirala arratsaldean hurbildu ziren gaztetxo, zein helduek Kike Biguri aktorearen umoreaz gozatzeko aukera izan zuten Gazteria sailak eta Xpression elkarteak antolatutako ekimenean. Eskarmentu handiko aktore hau ezaguna da zinean, telesailetan edo antzerkian lan egin duelako, baina bakarrizketetan aditua dugu eta ostiralean hori frogatzera etorri zen herrira. Ipuin klasikoak gai hartuta horietako batzuen azterketa kritiko eta umoretsua egin zuen ikusleen algarak sortuaz.