Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Markeliñe taldearen Uharte ezezaguna lanaz gozatzeko aukera izan zuten larunbat arratsaldean Kultur Etxera joan ziren haur eta helduek. Markeliñe taldeko aktoreek euren profesionaltasuna erakutsi zuten ordubete iraun zuen ikuskizunean. Hiru aktoreek denetarik egin zuten eta ikusleak oso gustura atera ziren emankizunetik. Akrobazien zatia izan zen ikusgarrienetarikoa.