Haur ugari lasterka Euskal Krosean

Txintxarri 2010eko martxoaren 15a

Giro bikaina izan zen atzo Eneko Kastroren omenez Landaberri ikastolak antolatzen duen Euskal Krosean. Atleta zenaren sendiak ikastolari esker ona adierazi zion oroigarri baten bidez. Proban 240 haur inguruk parte hartu zuen.