LOKEko hiru gimnasta taldek, infantil bat eta bi alebinek, martxoaren 7an Udaberriko torneoan parte hartu zuten, Astigarragan.
Infantil mailako neskek 5 uztaiekin egin zuten lana eta 5. postua eskuratu zuten.
Alebinetako taldeek 3 baloi eta bi esku hutsik egin zuten lehian eta Landaberri taleakk 10. postuan bukatu zuen eta Sasoetak, aldiz, hogeitabatgarrenean.
Entrenatzaileek azaldu zigutenez, maiatzan dute bigarren saioa eta gogor lan egingo dute postu ona lortu eta dominak eskuratzeko.
Atzo gainera, LOKEKo gimnasta gazteek haien trebezia erakutsi zuten Andoaingo kiroldegian Kirol Elkarteak antolatutako erakustaldian.