Zubizarreta eta Curiel borrokako Espainiako txapeldunak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 17a

LOKEko judokek zubia izan dute atseden hartzeko. Izan ere, azken hilabete honetan Estatuko punta batetik bestera ibili dira maila ezberdinetako judo eta borrokako Espainiako txapelketa parte hartzeko eta emaitza lagun izan zuten hauetako batzuetan.

Borrokan txapeldunak

Martxoaren 13an, Murtzian ospatu zen kadete mailako Espainiako borroka txapelketan, esate baterako, emaitzak paregabeak lortu zituzten, bi urrezko domina eta brontzezko bat.
Honela, Amaia Curiel eta Leire Zubizarreta dira Espainiako txapeldun berriak, Mario Garridok, berriz, brontzea eskuratu zuen eta Esteban Martinezek bostgarren postua.

Estatuko txapelketak

Bestalde, martxoan 6 eta 7an, junior mailako judoko Estatuko txapelketa burutu zen, Madrilen.
Honetan, Leire Zubizarreta judokak parte hartu zuen eta Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan, “oso txapelketa txukuna egin zuen.”
Finalaurrekoan garaipena lortzeko faboritoa zen judokaren aurka galdu zuen gutxigatik eta eta lan ona eginez. Hirugarren postua lortzeko borroka ere galdu zuen.
Dominik ez zuen lortu, baina entrenatzaileak aipatu duenez, “sentsazio onak izan ziren.”
Era berean, otsailaren 27 eta 28an, Kadete mailako txapelketa nazionala egin zen Fuenlabradan eta honetan LOKEko lau judoka borrokatu ziren.
Esteban Martinezek txapelketa ona burutu zuen. Gorka Aristegik adierazi duenez, “bere jarrera oso ona izan da. Nahiz eta finalaurrekoetara iritsi eta brontzea galdu, oso ongi aritu zen borrokan.”
Mario Garridok bigarren borroka urrezko puntuagatik galdu zuen. Hala ere, Aristegik dionez, txapelketa ona egin zuen.
Josu Olmosek ere borroka bat irabazi eta bestea galdu zuen eta Abayuba Gutierrezek bi borroak galdu zituen. Entrenatzaileak azaldu duenez, “hauek lehenengo urteko kadeteak dira, beraz, badaukate hobetzeko denbora.”

Txapelketa gehiago

Hurrengo asteburuan ere bi txapelketa dituzte Gorka Aristegiten neska-mutilek. Batetik, Mario Garrido eta Esteban Martinez Fuengirolara doaz kadete mailako nazioarteko txapelketara.
Bestetik, infantil eta junior mailako Espainiako borroka txapelketa egingo da Gijonen. Leire Zubizarreta, Amaia Curiel, Josu Olmos, Abayuba Gutierrez, Oscar Garrido eta Fermin Baldam, besteak beste, kadete mailan lortutako emaitzak hobetzera doaz.