Zazpi urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzenduriko hitzaldi zikloari hasiera eman zitzaion lehengo asteazkenean.
Lasarte-Oriako Udalaren Sanitate, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Saileko lehendakariak, Marisa Zubirik ongi etorria eman eta jarraian, Pilar Seminariok Nola aurre hartu gure seme-alabekin etorkizunean izan ditzakegun arazoei hitzaldia eskaini zuen.
Honetan, haurraren etapak eta sortzen diren arazoak aztertu ziren, hala nola, komunikazio arazoak.