Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehengo asteazkenean, ipuin kontalarien txokoari amaiera eman zitzaion. Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegian egiten den ekimena urrian hasi zen eta haurrek hamaika abentura bizitzeko aukera izan dute Pello Añorgak eta Koruko Zurutuzak kontatuta eta irakurritako ipuinei esker. Azken saioan, Koruko Zurutuzak sorginkeriarekin zer ikusia zuten ipuin desberdinak irakurri zizkien haurrei.