20 Froilan Elesperen oroimenez lore eskaintza

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 20a

Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateordea hil zutenetik 9 urte pasa dira eta larunbatean, martxoaren 20an, PSEE alderdiko kideek Elesperen oroimenezko lore eskaintza egin zuten Lasarte-Oriako hilerrian. Bertan, besteak beste, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Ana Urchueguia alkate ohia eta Iñaki Arriola Gipuzkoako Idazkari Nagusia egon ziren alarguna eta familiaren ondoan.