21 Salsamendi hirugarren bola-jokoko txapelketako saioan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 21a

Berdintasuna izan zen nagusi Lasarte-Orian martxoaren 21ean jokatu zen Boloetako Lehendakari Txapelketako saioan.
Guztira 50 lagunek parte hartu zuten Michelinen burutu zen proban. Legazpiko German Gereño irabazleak, 48 txirlo bota zituen eta Iñaki Salsamendi lasarteoriatarra hirugarren postuan sailkatu zen, Gerñok baino birla bat gutxiago botata.
Baina ez zen 47 txirlo bota zituen lasarteoriatar bakarra izan, Joxean Rebek ere bota zituen eta.
Ostadar Kirol Fundazioko bi jokalari hauek lan ona egin zuten saio honetan.

Berdinketa hausten

Hainbat jokalarik 47 birla bota zituzten eta berdinketa hausteko lehian sartu ziren.
Segurako Zeferino Agirre izan zen onena eta bigarrenpostua eskuratu zuen. Ondoren, Iñaki Salsamendi eta Zeraingo Antonio Alustiza sailkatu ziren.
Joxean Rebek ere parte hartu zuen berdinketa hausteko lehian, baina tiraldietan ez zen hain fin ibili eta bederatzigarrena izan zen azkenean.