Bartzelonatik etorritako Aupa Quartet soka laukoteak kontzertu bikaina eskaini zuen ostiralean Jalgin. Musikarietako bat herrikoa dugu, Asier Suberbiola biolinarekin; beste biolin-jolea londrestarra da Alexander Cameron; biolarekin Felipe Escalada madrildarra aritu zen eta biolontxeloarekin Martin Melendez kubatarra.
Bildutakoak gustura utzi arren, eskatu bezala beste bi abestiren bertsioak jo zituzten, Mikel Laboaren Haize Egoa eta Pulp Fiction pelikulako abestia.