Urte asko egin ditu herrian, gure artean. Batzuetan nahi baino gehiagotan joan izan gara bertara. Gaixo egon garenean, hara hurbildu gara momentuko egonezina edo gaitzak sendatzeko.
Asteazkenean, Lasarte-Oriako Osasun Zentro zaharra botatzeari ekin zioten eta gaur amaituko dute.
Utzitako partzela horretan, etxebizitzei egingo zaie lekua aurki. Izan ere, promotorak eraikina bota bezain laster eraikitzen hasteko asmoa du. Honela, Okendo eremuko eraberritzeak aurrera egiten du bai Udalak egiten dituen lanengatik, baita promotorearenengatik ere.
Gaurtik aurrera herriko osasun zentro zaharrak gure oroitzapenetan eta argazkietan baino ez du tokia izango, herriko beste hainbat txokoek bezala.