XXII. Squash txapelketa sozialak gaur du hasiera

Txintxarri 2010eko martxoaren 22a

Gaur Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak antolatzen duen XXII. Squash txapelketa sozialeko lehenengo partidak, Agustin Erkizia Mikel Zugastiren aurka eta Alberto Udabe eta Patxi Delgadoren arteko norgehiagoka jokatuko dira.
Aurten, 17 jokalarik hartuko dute parte. Horien artean, aurkitzen dira iazko finala jokatu zuen Agustin Erkizia eta Alberto Udabe txapelduna.
Partidak astelehenetik ostiralera bitartean jokatuko dira, 18:00etatik 20:00etara.

Lehiaketa sistema

Antolatzaileek jakin arazi dutenez, txapelketak hiru fase izango ditu. Lehenengo fasean, bi taldetan banatuta egongo dira jokalariak. Ligaska-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean eta maiatzaren 13an bukatuko da.
Talde bakoitzeko lehenengo hirurak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko. Bigarren fase hori ligaska bidez jokatuko dute. Ligaskaren lehenengo biek finala jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarrenak kontsolazioko finala.
Bestalde, beste parte-hartzaileek kontsolazioa jokatuko dute kanporaketa bidez.