Santos Uribe atleta beteranoak Martxako Espainiako Rutako Txapelketan parte hartu zuen martxoaren 7an Ibizako Santa Eularia des Riu herrixkan.
10 kilometrotako lasterketan 75-80 urte bitartekoen kategorian parte hartzaile bakarra zen, beraz, domina eskuratzeko proba bukatu behar zuen. Tamalez, epaileek lasterketatik kanpo utzi zuten pausoaren mugimendua ez zuelako era egokian egiten.
Hala ere, Santos Uribek ez da kikiltzen eta aurten izango diren Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan parte hartzeko asmoa azaldu du.