23 Zuhaitzaren eguna atzo eta gaur

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 23a

Ingurumeneko Departamentuak Zuhaitzen Egunaren XIX. edizioa ospatuko du aste honetan. Horretarako, 150 kimu landatuko dira Brunet mendiaren magalean, 50 urki, 50 gereziondo eta 50 haritz. Atzo, egun paregabea izan zuten Landaberriko LH4 mailako eta Sasoeta-Zumaburuko LH3ko haurrek zuhaixkak nola landatu ikasteko. Gaur berriz, Jubilatuen Elkarteko kideek eta Helduen Eskolako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. •