Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko Ingurumen Departamentuak Zuhaitzen Egunaren XIX. edizioa ospatu du aste honetan zehar. Horretarako, 150 zuhaitz kimu landatu ziren Brunet mendiaren magalean, 50 urki, 50 gereziondo eta 50 haritz. Asteartean, egun paregabea izan zuten Landaberri ikastolako LH4 mailako eta Sasoeta-Zumaburuko LH3 mailako haurrek zuhaixkak nola landatzen diren ikasteko. Asteazkenean, berriz, Jubilatuen Elkarteko kideek eta Helduen Eskolako ikasleek parte hartu zuten ekimenean.