Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ingurumeneko Departamentuak Zuhaitzen Egunaren XIX. edizioa ospatuko du aste honetan. Horretarako, 150 kimu landatuko dira Brunet mendiaren magalean, 50 urki, 50 gereziondo eta 50 haritz. Atzo, egun paregabea izan zuten Landaberriko LH4 mailako eta Sasoeta-Zumaburuko LH3ko haurrek zuhaixkak nola landatu ikasteko. Gaur berriz, Jubilatuen Elkarteko kideek eta Helduen Eskolako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. •