Asteartean, To shoot an elephant dokumentala ikusi ahal izan zuten Xirimiri elkartera hurbildu ziren herritarrek.
Dokumental hau 2008ko abendutik 2009ko urtarrilera Gazak bizi izan zuen bonbardaketa eta erasoaren testigantza zuzena da. Bertan geratu ziren kooperante talde batek eskualdeko egoera eta larrialdietako taldeek egun horietan nola lan egin behar izan zuten erakusten dute, hala nola, tiroketak eta lehergailuak saihestea inolako babesik gabe.
Amaieran mahai inguru egin zen eta Palestinan bizi den egoerari buruz hitz egin zuten.