Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak jakin duenez, engainuaren bidez egindako lapurreta bat izan da udalerrian.
Diputazioko teknikariak direla esanez, bi pertsona sartu dira Lasarte-Oriako etxebizitza batean jabeen baimenarekin, eta momentu hori aprobetxatu dute lapurtzeko. Hori dela eta, antzeko egoerak aurreikusteko eta saihesteko, alkatetza honek arreta eskatzen die herritarrei.
Halaber, Lasarte-Orian Haitirekin maratoi solidario batean laguntzeko aitzakiarekin, diru kopuru bat eskatzen ari zaie komertzio eta tabernei. Udaleko Erregistroan kirol proba hau burutzeko instantzia bat aurkeztu badute ere, datu faltsuekin egin da eskaera, eta beraz, ez dago horrelako maratoi solidariorik aurreikusita.