Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateordea hil zutenetik 9 urte pasa dira eta larunbatean, martxoaren 20an, PSE-EE alderdiko kideek Elesperen oroimenez meza ospatu zen Brigitarren komentuan eta lore eskaintza egin zuten Lasarte-Oriako hilerrian.
Bertan, besteak beste, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Ana Urchueguia alkate ohia, Iñaki Arriola Gipuzkoako Idazkari Nagusia, herriko zinegotziak eta hainbat alderdi kide egon ziren alarguna eta familiaren ondoan.