Haitiren aldeko tonbola Sagardotegi kalean

Txintxarri 2010eko martxoaren 26a

Ostarte gazte taldeak eta Institutuko DBH4 mailako ikasle talde batek, Lasarte-Oriako hainbat denden laguntzaz, tonbola antolatu dute bihar Sagardotegi kalean.
Goizeko 10:00etatik 20:00etara, herriko gazteek hegoaldearen eta iparraldearen arteko ezberdintasunei buruz sentsibilizatuko dute Haiti adibide hartuta.
Tonbolan parte hartzen dutenek euro baten truke, herriko denda batek emandako produkturen bat eskuratu ahalko du. Bildutako dirua Haitira bideratuko da, familiek ura, janaria, maindireak edo mantak eros ditzaten.
Honetaz gain, egun osoan zehar, haurrentzako globo eta txapa tailerrak egingo dira