Kultur irteerak ez ezik, ibilaldiak eta zeharkaldiak prestatzen hasi dira taldekoak.
Goiz hasita
Lehenengoa, pazko asteko larunbatean, apirilaren 10ean, prestatu dute. Honetan, Berastegi eta Tolosa inguruko mendi eta txokoetan barrena ibiltzeko asmoa dute.Goiz jaiki behar, bisitatu beharreko ingurune guzti horiek ondo ezagutzeko denbora egon dadin. Horregatik, goizeko 6:50etan, TSSTko autobusa hartuko dute Lasarte-Orian.
Andoain eta Billabona tartean dagoen RESA geltokian jaitsi eta Berastegiko pistari helduko diote Oinatz Taldeak prestatutako irteera honetan parte hartuko dutenek.
Sorregieta aterpea, Moa Medi Lepoa, Urdelar mendi tontorra, Belabieta trikuharria edo Izaskun santutegia dira ibilaldi honetan ezagutu eta ikusiko diren txokoak.
Ibilaldiaren helmuga Tolosan izango da eta garaiz iritsiz gero, larunbatetan herrian dagoen merkatuaz gozatu ahal izango dute ibiltariek.
Goiz ederra pasa ondoren, Lasarte-Oriara itzulera berriro autobusez egingo dute.
Gipuzkoa eremuko bazter hauek ezagutzeko eta hauen inguruko historian murgiltzeko aukera paregabea oraingoan ere Oinatz taldeak dakarrena.
Izena ematea
Irteera honetan parte hartu nahi duen orok, ohi bezala Ttakunera hurbildu edo 943 371 448 zenbakira deitzea baino ez du, apirilaren 9a baino lehen.