Astelehenean Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak antolatzen duen XXII. Squash txapelketa sozialeko lehenengo partidak aste honetan jokatu dira.
Lau partidatan faboritoek ez dute huts egin, Agustin Erkiziak Mikel Zugasti garaitu zuen, Alberto Udabek Patxi Delgadori irabazi zion, Kinin Calvo gailendu zen Emilio Hernandezen aurka zuen partidan eta Iñaki Garciak Fernando Monterori irabazi zion.
Txapelketa aurrera doa eta kirolariek Aste Santuko egunetan soilik izango dute atsedena. Hau guztia, maiatzaren 13an lehenengo faseari amaiera emateko.