Alebin eta infantilak
Martxoaren 6an, Hernaniko Sarian hasi ziren lehiatzen txikienak, alebin eta infantilak.
Ongi hasi gainera, Luis Sobejanok infantil mailan bigarren postua eskuratu baitzuen. Era berean, Luken Carbayedak hamargarren postuan bukatu zuen alebinen mailan.
Bestalde, Usurbilgo saria antolatu zuen Bazpi taldeakmartxoaren 13an Usurbilen.
Emaitza onak eskuratu zituzten infantil mailan, Xuban Errazkinek hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa eta Luis Sobejanok seigarrena. Alebinetan, berriz, Luken Carbayedak bostgarren postuan bukatu zuen.
Juniorrak
Juniorrak ere gogor hasi dira eta lasterketa buruan dabiltza gehienetan.
Bergarako Osintxu auzoan burutu zen Soraluze Koop. Sari nagusian, Jon Altunak laugarren postua eskuratu zuen; Eibarren, XXXII. Memorial Udaberri lasterketan, Xabier Peñagarikanok 6. postuan bukatu zuen.
Martxoaren 19an Azpeitiako XXIX Loyolako Sarian, berriz, ez zuten egun ona izan eta hamargarren postutik gora ibili ziren Bazpiko juniorrak. Baina, hurrengo egunean, Antzuolan, Uzarraga XXXVI igoeran, Eñaut Pagolak akats hori zuzendu zuen 5. postua eskuratuaz.