Astelehenean hasi ziren ekitaldiak eta igandera arte luzatuko dira.
Astean zehar Andatza plazan jarri duten karpan erakusketa ezberdinak jartzeaz gain jarduera ezberdinak jorratu dituzte herritarren parte hartzea sustatzeko, erakusketa aldakorrak ezarri dituzte eta hainbat tailer.
Adibidez, bertaratutakoei ura harrietatik eta lokatzatik nola iragazi daitekeen erakutsi zieten. Honetaz gain, Manuel Lekuona kultur etxean “Uretan zehar mugituz” erakusketa ikusteko aukera izan da. Bertaratu ez direnek gaur 17:00ak 19:30ak bitartean honetaz gozatzeko azken aukera dute.
Zein material darabilte?
Galdetu al diozu zure buruari Gurutze Gorriak erreskateetan, edota larrialdietan, zein material erabiltzen duen edo nola? Honi buruz interesa eta jakin mina baduzue, ez galdu aukera, eta hurbildu gaur arratsaldean Andatza Plazan jarriko den erakusketara.
Arratsaldeko 17:00ak eta 20:00ak bitartean erreskate materiala eta ibilgailuak erakutsiko dituzte Andatzan jarri den gunean.
Eta bihar ere, egun osoan zehar, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte, elkarteak larrialdietan erabiltzen duen materiala eta ibilgailuak ezagutzeko aukera izango da.
Istripu simulakroa
Aste honi amaiera arrakastatsua emateko, igandean, eguerdiko 12:00tan istripu simulakro bat irudikatuko dute. Honela, zauritutako biktimak nola erreskatatu eta nola eramaten dituzten erakutsiko dute