26 Nejapako alkatesaren bisita ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 26a

Wanda Calderon, Nejapako alkatesak ostiralean gure herria bisitatu zuen. Eguerdi partean Udalean harrera egin zioten herriko zenbait zinegotzik. Nejapa eta Lasarte-Oria senidetutak daude, El Salvadorreko herri honetako pobreziari eta egoerari buelta emateko asmoarekin.
Proiektu asko jarri dira abian senidetasun hitzarmen eta Lasarte-Oriaren elkartasunari esker, denon jakinean dagoen Froilan Elespe eskola adibidez.
Nejapako alkatesak hilabete bat darama estatu espainarrean, senidetasun harremanak dituen herriekin kontaktuan jartzeko. Egin behar asko dute Nejapa inguruan. Buruan dituzten proiektuak aurrera eraman ahal izateko diru laguntzak behar dituzte eta laguntza horiek eskuratu ahal izateko euren asmoak aurkeztu zituzten.