Buruntz-Azpi elkarteak ehiza txikia zakurrarekin txapelketa soziala antolatu du Buruntza mendiko magalean, larunbatean, martxoaren 27an, 9:00etatik 13:00etara.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, parte-hartzaileak 8:30ean Azkorteko ermita inguruan egon behar dira eta epailerik gabe, izan ere, elkartea bera arduratuko da epaileetaz. Era berean, txapelketaren ostean, 14:30ean bazkaria antolatu da elkartean.
Txapelketan parte hartzeko, lizentzia eguneratua izan behar dute ehiztariek eta izena eman behar dute elkartean, martxoaren 24a baino lehen. Izena ematerakoan 35 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek.