28 Idoia Olasagasti atleta Gipuzkoako txapelketan bigarren izan zen

Txintxarri 2010eko martxoaren 28a

Landaberri ikastolako hainbat atletek alebin mailako proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen martxoaren 28an Hernanin eta horietatik, Idoia Olasagasti izan zen urrezko domina lortzeko aukera gehien izan zituena.
Alebin mailako proba konbinatuetako txapelketan hiru probetan parte hartu behar izan zuten atleta gazteek: 60 metroko lasterketa, pisu jaurtiketa eta luzera jauzian.

Urrea eskuetatik ihesi

Olasagasti lasarteoriatarrak lan ona egin zuen txapelketa osoan.
60 metroetan lehenengo postua eskuratu zuen 8,7 segunduko markarekin eta pisu jaurtiketan ere hirugarren postua lortu zuen. Tamalez luzera jauzian, galdu zuen Gipuzkoako txapeldun izateko aukera. 3,6 metroko markarekin zazpigarren geratu zen.
Gauzak horrela, azken sailkapenean, Jakintza ikastolako Ane Iribarri gailendu zen hamar puntuko errentarekin.

Beste atletak

Bestetik, aipatzekoa da Landaberriko beste atleta baten lana, Oihana Igarriz. Igarrizek bosgarren postua eskuratu zuen probatan izandako erregulartasunagatik.
Hauetaz gain, Landaberriko Alaitz Esnaolak 15. postua eskuratu zuen, Garazi Santestebanek 24. postua eta Amaia Maizek 28. postua.