Usurbildik Hernanira martxa enplegu suntsipenaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 29a

Enplegua suntsitzearen aurkako martxa antolatu zuen ostiral goizean LAB sindikatuak. Goizeko 9:00etan abiatu zen Usurbildik Hernanirantz.
10:00ak aldera Lasarte-Oriatik igaro ziren Buruntzaldean langileriak eta lan esparruak bizi duen gainbehera salatuz.
Lasarte-Oria 2008ko uztailean 720 langabetu izatetik otsailean 1.329 izatera pasa da. Urte eta erdian ia bikoiztu egin da zifra; egun langabezia tasa %15eko da. Egoera alarma gorrian dagoela salatu nahi izan dute sindikatu abertzaleko ordezkariek.
Larunbatean ere “erreformen aurrean lagileok eredu berri bat” aldarrikatu zuten Ela/Lab-Esk-Estee/Ei las-Ehne eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gipuzkoar hiriburuan jende ugari bildu zen.