Gazteria eta Festetako batzordeak aho batez onartu du, alkatetzaren proposamenari kaso eginez, datozen San Pedro jaietako datak aldatzea eta aurten ekainaren 26tik 29ra burutuko dira herriko jaiak.
Era honetara, San Pedro festak asteburuan egingo dira, beti ere, ekainare 29aren data errespetatuz.
Herritar ugariren eta ostalarien eskariak jaso ondoren, gobernu taldeak erabaki zuen aldaketa proposatzea. Honek gainera hurrengo urteetako sanpedroetan ere eragina izango du. Jendeak parte hartzeko aukera gehiago izatea bilatzen du ekimen honek eta, aldi berean, aisia eta loaldia uztartu nahi izan dira asteburuarekin bat eginez.
Jesús Mª Zaballos alkatearen hitzetan, "aurreko urteetan momentuko akordioak egin izan ditugu ostalariekin zenbait jarduera festen aurreko asteburuan egiteko, izan ere, jendetza gehien elkartzen den egunak izaten baitira. Oraingo honetan erabaki dugu zuzenean festen egunak aldatzea, guztiontzako onuragarria izango delakoan."
Zaballos alkateak aurreratu duenez, aurten emaitza ona izaten bada, hemendik aurrera ere dinamika honekin jarraituko da urtez urte San Pedro jaietako egunak zehazteko orduan.