Boltsoak, liburuak, diruzorroak... euro baten truke. Larunbatean sagardotegi kaletik pasa zirenek haitiarrei laguntzeko aukera izan zuten, eta horren truke opari bat lortzeko parada. Guzti hau Ostarte gazte taldeak eta Institutuko DBH4 mailako ikasleak, herriko dendarien laguntzarekin antolatutako tonbolan.
Sari interesgarrienak arratsaldeko 20:00etan zozketatu ziren. Hauek izan ziren zenbaki saridunak: 1297 bizikleta, 0989 aspiragailua, 1070 labain elektrikoa, 0805 kafetera eta 1554 xafla. Zenbakien jabeek saria lortzeko 677680054 telefono zenbakira deitu beharko dute.