Semblante Andaluz 18. urteurrena ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 29a

Ez badirudi ere, 18 urte pasa dira jada Semblante Andaluz Elkarteak Lasarte-Orian ateak ireki zituenetik. Andaluziar asko bizi da herrian eta euren jaioterriko ohiturak eta tradizioak ez ahazteko eta eurekin gozatzeko, egun konkretuetan Lasarte-Oriak ere hegoaldeko inguru horren itxura hartzen du. Herrian aski ezagunak dira jorratzen dituzten ekintzak eta ekitaldiak. Eta horren isla antolatzen dituzten ekitaldi guztietan lortzen duten publiko zabala.

Adin nagusitasunera iritzi da Semblante Andaluz eta hori ospatzeko ekintza ugari prestatu zituzten asteburuan. Ostiralean bertan hasi ziren film emanaldi eta mahai inguru batekin. Larunbat eguerdian, ospakizuna izan zen, lunch bikaina eskaini zitzaien elkartera hurbildu zirenei, eta arratsaldean, nola ez ba, Flamenko ikuskizuna. Jende ugari bildu zen eta ederki pasa zuten flamenko musikarekin.
Igandea izan zen egun nagusia, eguerdian ohorezko ardoa prestatu zuten, eta ondoren bazkaria. Ez dago ospakizun hoberik otordu eder batekin lagundutakoa baino.
Ospakizunei amaiera emateko, bazkalostean Duende Flamencoren ikuskizunaz gozatzeko parada izan zuten Semblante Andaluz elkartearen 18. urteurreko ospakizunetara hurbildu ziren guztiek.
Heldutasun adinera iristeagatik, Zorionak Semblante!.