1.500 euroko saria jaso dute Usurbilgo Lanbide eskolako Markel Portillok eta Lasarte-Usurbil institutuko Josu Alkortak. Hain juxtu, bi ikasle hauek izan dira sarituak Lasarte-Oriako udaletxeak, Michelin Fundazioak eta bi ikastetxe hauek elkarrekin antolatu duten bideko segurtasun bialeko ikastaroan.
Orotara 226 ikaslek parte hartu dute ikastaro honen hiru saioetan. Gidatzerakoan abiadura egokia, alkola eta drogaren eragina, gerrikoaren garrantzia edo kaskoaren beharra izan dira jorratu dituzten gaietariko batzuk. Honetaz gain, gidatzerakoan beharrezko den segurtasuna indartzeko istripu sumulakroen bideoak ikusi zituzten.
Ikastaroa aurrera joan ahala parte hartzaile guztiak test bat bete behar izan zuten galdera ezberdinekin, eta erantzun guztiak asmatu zituztenen artean 1.500 eurotako bi sari zozketatu dira.
Sariarekin karneta ateratzeko aukera izango dute irabazleek, eta jada baldin badaukate, ondo gidatzeko ikastaroetan enplegatzeko aukera izango dute.