Meza Santuak
Hilabete hasierarekin koinzidituz emango diote aurten munduko kristau guztiak Aste Santuko ospakizunei hasiera. Bihar, goizeko 11:00etan Aranzazuko parrokian elkarrekiko aitorkizunak. Arratsaldeko 17:30etan Brijidetan elebidun izangoden Meza Santua ospatuko da. 19:00etan San Pedro parrokian, oraingoen euskaraz, beste Meza Santua entzuteko aukera izango duzue. Eta ordu berdinean, baina Aranzazun, erderaz Meza Santua izango duzue entzungai. Eguna amaitzeko, ordu Santua ospatuko da Brijiden komentuan gaueko 22:00etan.
Via Crucis
Ospakizunak aurrera jarraituko dute, eta ostiralean ere, goiz goizetik izango dira Lasarte-Orian. Goizeko 08:00etan Via Crucisa izango dugu ikusgai Kalbario Bidean. 10:00etan Via Crucisa egingo dute Azkorten, eta ordu bat beranduago Brijiden kaperan. Eguneko ospakizunak arratsaldean ere jarraituko dute. 16:30etan Brijiden Komentuan Pasioa gogoratuko dute elebidun meza batean. Pixkat beranduago, 18:00etan euskaraz entzungai egongo da pasioa San Pedro parrokian. Eta ordu berdinean, baina erderaz, Aranzazun.
Gaubela
Larunbatean ere Aste Santuko ospakizunak izango ditugu herrian. Arratsaldeko 19:00etan Bazko Gaubela egongo da Brijiden Komentuan eta bi ordu beranduago, hau da, 21:00etan Aranzazun.
Jesusen azken egunak gogoratu eta gero, igandean berpizkundea ekarriko da gogora.