Kale mozketak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 5a

Donostiako Bigarren Ingurabideko lanak direla eta, apirilaren 6an eta 7an, bihar eta etzi behin-behineko bide mozketa egingo da Loidiko errotondaren (institutu ondoan) eta etorkizuneko Goiegiko errotondaren artean. Zirkulazioa Goiegi Urbanizioaren barnetik desbideratuko da goizeko 8:00etatik eta arratsaldeko 20:00ak bitartean. Zonaldeko aglomeratu lanak egiteko aprobetxatuko dute eguna.

Goiegi Urbanizazioa

Gainera, bigarren mozketa bat izango da apirilaren 8a eta 22aren artean. Goiegi Urbanizazioko irteeran izango da, beraz, 1 eta 31 artean dauden etxebizitzetakoek urbanizaziora sartu eta bertatik irten beharko dute ohiko sarrera bidetik.