Herriko Gizarte Zerbitzuen egoera

Txintxarri 2010eko apirilaren 9a

San Pedro eta Arantzazuko Ama parrokietako Karitasek herriko gizarte zerbitzuak bizi duten egoerak eta bere ondorioek sortzen dien kezka adierazi nahi du.
Gizarte zerbitzuak hiru lanpostu galdu zituenetik (bi gizarte langile eta administrari bat) bertara gizarte langilearekin egon nahian hurbiltzen diren pertsonei hitzordua lau hilabete baino gehiagoko atzerapenarekin ematen zaie.
Ez dugu ahaztu behar gizarte zerbitzuetara joaten diren hiritarrek arrazoi bat edo besterengatik egoera larrian aurkitzen direla. Uste dugu bere udaletxearen laguntza gehien behar duten pertsonak direla. Eta ez dugu uste onartu behar dugunik lehenengo hitzordua emateko dagoen atzerapen hori.
Ziur gaude udalean hau kezka larria izango dela. Suposatzen dugu konponbidea ez dela erraza izango. Badakigu udalaren egoera ekonomikoa ere ez dela onena. Baina badakigu baita ere gauza batzuentzat dirua badagoela. Aurrekontua badagoela. Horregatik eskatzen diogu udalari eta zinegotzi guztiei egoera honi lehenbailehen irtenbide bat aurkitzea. Eskatzen dugu, exijitzen dugu (premia dagoelako) arreta eta laguntzaren behar gehien duten hiritarrei bere udalak harrera ez diezaiela lau hilabete barru eman.
Arazo hau lehenbailehen konpontzea espero dugu. Baina bitartean eta Denok jakin dezagun, edozeinek ikusteko moduko leku batean jar dezatela gizarte langileekin hitzordua emateko epea zein den.

Lasarte-Oriako Karitas