Haurrak gustukoak dituzten gaztetxoei Udako Txokoetan begirale izateko aukera eskaitzen die Ttakun Kultur elkarteak. Apirila eta maiatza bitartean zabalik izango da begirale moduan aritzeko izena emateko epea. Ttakunek eta Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen dituzten Udako Txokoak uztaila eta abuztuan izaten dira, goizez.
Begirale izateko baldintza bakarrak 18 urte baino gehiago izatea eta euskara maila txukun bat edukitzea da. Dena den, begirale izateko hautagaiek lan egiteko aukera bikaina izango dute, Udako Txokoetan parte hartzen duten haurrak zaintzeko 40 begirale inguru behar izango dira eta.
Begiraleak aukeratzeko proban, begirale titulua, esperientzia eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak edukitzea hartuko dira kontutan eta puntuazio bidez aukeratuko dira.
Izen-ematea Ttakunen egin behar da (Geltoki kalea 4) eta informazio gehiago nahi izanez gero 943 371 448 telefono zenbakira deitu daiteke.