Riverak bere azken lanak erakutsi dizkigu

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 9a

Celestino Riverak zura ezezik, harria ere lantzen du. Azkeneko hilabetetan bukatu dituen hiru lan erakutsi dizkigu. Kareharrian bi lan: Donostiako Iparraldeko tren geltokiaren parean dagoen iturria eta Donostiako armarria. Egurrean, berriz, emaztearen eta bere abizenen armarria. Era berean, bukatzeko duen armarria bat ere erakutsi digu, ezagun baten eskaria.