Aukera zabala emakumeen aisirako

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 9a

Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoak ikastaro eta jarduerak antolatu ditu hiru hilabetero bezala herriko emakumeentzat. Ikastaro eta jarduera ezberdinak, apirilaren 19an hasiko dira, uztailaren 9ra arte .
Eskaintza zabala da eta herriko emakumeek denetarik egiteko aukera dute, mantentzeko gimnasia, kantua, orratz lanak, boliloak, antzerkia edo aerobik. Jantzi konponketan eta patroiak egiten aritzeko aukera eskaintzen dute, baita jantzigintzan trebatzekoa ere.
Eskulanak egitera, bideo-forumera, eta irakurketaren txokora ere gerturatu daitezke emakumeak edo bestela hazkuntza pertsonala ere landu dezakete.
Batzuk goizez eta besteak arratsaldez izango dira astelehenetik ostiralera, gutxi gorabehera 10:00etatik 20:00ak bitartean.

Izena ematea

Izena emateko epea ireki da eta 16a bitartean egin ahalko da Emakumearen Zentro Zibikoan bertan.
Ikastaroetan parte hartu ahal izateko Lasarte-Orian erroldatuta egotea ezinbestekoa da eta doan diren ikastaroetan ere izena eman beharra dago.